XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IDAZTI BARRIAK

Izena: EUSKO LURRA ,(Euskalerri'ko lutelestia), Idazlea: Agirre`tar Iñigo.

Argitaldaria: ETOR kultura bidean.

Itxaropena S.A.

Bilduma: Erribide-zabalkundea.

Banatzaillea: San Miguel, Prim 41, 3 Bilbao.

Argazkiak: Agirre`tar Iñigo, Ojanguren`dar Eli, Foat.

Gure Agirre`tar Iñigo`k Euskalerri`aren Lutelesti eder bat aterateko asmoa dauka eta lenengo atala agertu dausku.

Atal onetan mendiak agertzen dira.

Bere asmoz, liburu au batxiller nagusia ikasten diarduen gazteentzat ei da, baiña beste alde batetik, utsune aundi bat beteten dau euskal kulturaren barruan: Euskalerri`ko lurrari buruzko azter lan sakona egin eta gure Erriaren Lutesleti orokor arloan argitasun barriak emon.

Au diño, gitxi gora-bera, itzaurrean Zugaza`tar Leopoldo`k.

Irar-lanari begiratu ezkero, oso dotore agertzen jaku atal au.

Eta onelakoa izango ei da liburu guztia.

Ba`leiteke liburu karua izatea, baiña gure sakelak ituntzen diran neurrian gure biotzak poztuko dira, euskaldunak merezi ditugun lako liburu ederretan geure gaiak ikusiaz.

Izkuntzea kontuan artzen ba`dogu, gipuzkoeraz idatzita dago, baiña euskera garbi, eder eta pozgarria dakar, guztientzat ulert-erreza.

Itz barriak be iñoiz asmatzen ditu, baiña euskerearen barru-barrutik ateratakoak.

Izki artean agiri diran irudiak ederrak, margotsuak eta argiak dira.

Lekeitio`ko Eres-mintz eta idaztien azokan agertu zan lenengoz, aurten, liburu eder onen lenengo atal au, eta begira zer diñon, euskeratuta, aurtengo dagonillaren 28`ko Pueblo egunkariak: Beste idazti bat, garrantzi aundikoa ta Iraolagoitia lankide dala egiña, EUSKO LURRA izen lez daroan Euskalerri`ko lutelestia da.

Donosti`ko ETOR'ek argitaratuko dau eta Bilbao'ko San Miguel'ek zabaldu.

Amasei atal izango dira eta atalak illero urtengo dabe, bakoitxa 150 pezetaren ordez.

Ederto irarrita dago.

Zorionak emon bearko dautseguz egille ta laguntzaille guztiai eta illerik illera ikusi dagiguzala atal barriak ain apin eta eder argitaratuak.

Gure jakintza bideetan aurrera-aldi makala ez da izango.

GAMIZ.